EUSKAL PRESOAK. SAKABANAKETA

Aralar, Askatasuna Batasuna eta LABek Iruñera deitu dute

2003ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Bihar arratsaldean, 17:00etan, Iruñeko Autobus Geltokitik irtengo den manifestaziorako etengabeko atxikimenduak jasotzen ari dira. Atzorako, Batasunak, Aralarrek, Askatasunak, LABek eta EAE-ANVk egin zuten bat Etxerat-ek antolatutako manifestazioaren deialdiarekin eta haren leloarekin: Sakabanaketak hil egiten du. Euskal presoak Euskal Herrira. Sara maite zaitugu. Izaskun aurrera. Aralarrek «senideei ezartzen zaien zigorra amaitzeko beharra» nabarmendu du; LABek sakabanaketa «etengabeko giza eskubideen urraketa» dela salatu du; eta EAE-ANVk bere «haserrea eta inpotentzia» agertu du azken heriotza dela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.