Aralarrek gaur jakinarazi du EAEko hauteskundeetara bakarrik aurkeztuko dela. 2009an izango dira boz horiek. 2005ean ere bakarrik aurkeztu zen, eta legebiltzarkide bat lortu zuen -Aintzane Ezenarro, Gipuzkoatik-. 2007ko udal eta foru hauteskundeetan, aldiz, EBrekin aurkeztu zen.
Aralarren Hegoaldeko zuzendaritzak aho batez hartu duela erabakia esan du gaur Patxi Zabaleta koordinatzaileak, eta larunbatean Bilbon militantziari proposatuko diotela, batzarrean, "proiektu politikoa defenditu eta sendotzeko".
Hurrengo hauteskundeetarako bi irizipide orokor izango ditu: "Politiken gardentasuna eta iruzurrari zero tolerantzia; eta herritarren parte-hartzea ziurtatzeko bideak ezartzea". Halaber, sei lan-ardatz bilduko ditu Aralarren proposamenak: krisiari aurre egiteko politika sozialak bultzatzea; giza eskubideen defentsa eta bakegintza; etxebizitza eskubide unibertsala izatea; hizkuntza politika berria; gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta ingurumen politika.
EAk ere lehengo astean iragarri zuen bakarrik aurkeztuko dela, eta prest azaldu da "polo subiranista" osatzeko beste eragile batzuekin. Aralarrek dio ez duela idatzizko proposamenk jaso.
Jon Abril koordinatzaileordea gustura dago orain arteko bideaz. “Euskal Herriak ezker abertzale zibila, zabala, eraldatzailea eta eraginkorra behar du. Eta Aralarrek etorkizuneko ezker abertzale horren bidea ezarri du. Orain arteko ezker abertzalearekiko aldaketa ekarri du”.
Politika
Aralar bakarrik aurkeztuko da EAEko hauteskundeetara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu