Aberri Eguna

Aralar eta ABrena Aberri Eguneko lehen ekitaldia

Urruñan (Lapurdi) ari dira ospatzen, 'Gora herria, Euskal Herria berria' lelo hartuta. Bihar ordezkaritza bana bidaliko dute Independentistak sareak Irun eta Hendaian antolatutako Aberri Egunera.

2010eko apirilaren 3a
18:49
Entzun
Aralarrek, ABk eta Iratzarrik egun bat lehenago, gaur, ari dira ospatzen Aberri Eguna, Urruñan(Lapurdi). Gora herria, Euskal Herri berria lelopean jai giroan ari dira ospatzen, baina agiri politikoa ere plazaratuko dute. Egoera politikoaren azterketa egingo dute, eta etorkizunera begira landu beharreko ildoak aipatuko dituzte. EAErako, Nafarroarako eta Iparralderako erabakitzeko eskubidearen premia nabarmenduko dute. Haien ustez, horren alde egitea alderdi abertzale eta demokratikoen eginbeharra da, eta ezinbestekotzat jotzen dute akordio bat sortzea. Agiriak EAE, Nafarroa eta Iparraldea batzeko beharra ere aurreikusten du.

Gisa berean, giza eskubide eta eskubide zibil eta politikoen errespetua eskatuko dute, baita ETAri baldintzarik gabeko alde bakarreko su-etena iragartzeko ere. Krisiari dagokionez, politika sozial eta ekologiko bat sustatzeko konpromisoa hartuko dute. Gaurko ekitaldiaz gain, alderdibiek ordezkaritza bana igorriko dute bihar Hendaia eta Irun arteko deialdira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.