Politika

Aralar eta Bilduko kideek bilera dute gaur, aliantzaren aukera aztertzen jarraitzeko

Hilaren 16an egin zuten aurrenekoa, eta agiri bateratua plazaratu zuten: Euskal Herriaren subjektu politiko izaera nabarmentzea guztientzako garrantzitsua dela jaso zuten. 

2011ko abuztuaren 26a
14:46
Entzun

Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak bilera egingo dute gaur berriro Aralarrekin, azaroaren 20ko hauteskundeetara elkarrekin aurkeztea posible den aztertzen segitzeko. Izan ere, bide hori lantzen jarraitzea erabaki zuten aurreneko bileran, abuztuaren 16koan.

Bilduko kideek Espainiako Kongresuko bozetarako abertzaleen aliantza osatzea proposatu zieten Aralarri zein EAJri. Jeltzaleek baztertu egin dute aukera hori, baina Aralarrek aldeko jarrera agertu du. Azken egunetan zabaldu denez, Nafarroan NABai eta Bilduren arteko elkartea nahiko luke Aralarrek, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Aralar eta Bildurena. Ildo horretatik, herenegun Bildurekin batera aurkezteko aukera hobetsi zuen Aralarren Nafarroako zuzendaritzak. Atzo, ordea, NaBairen kontseilu politikoaren bileran aukera hori guztiz baztertu zuten beste bi koaliziokideek; hots, EAJk eta independenteek. Aralarren esku geratu da, beraz, bide hori urratzen jarraitzea edo NaBairen lehengo formulari eusteko apostua egitea.

Bildu eta Aralarren arteko negoziazioetan lurraldetasun ikuspegia eta bake eta normalizazio bidean ETAri eskatu beharrekoak dira, agidanez, korapilo handienak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.