Aralar kexu da Deskargan bidesaria jar dezaketelako
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak Deskargako mendatean bidesaria jar dezakeela eta, kezka agertu du Rebeka Uberak, Aralarreko batzarkideak: «Etxegaraten bidesaria ez jartzea berri ona zela iruditu zitzaigun, baina erabat kontraesankorra da orain Deskargan jarri nahi izatea». Erabiltzaileen artean bereizketarik sortuko ez duen bidesarien sistema baten alde azaldu da Ubera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu