ETAren su-etena/erreakzioak

Aralar: "Su-etena aldarrikatu ondoren, ez dago eztabaida politikoa atzeratzeko aitzakiarik"

Atzoko lehen erreakzioaren ondoren, su-etenaren balorazio pausatuagoa egiteko prentsaurrekoa eman dute gaur Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak eta Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak. Behin ETAk su-etena eman eta gero ez dagoela eztabaida politikoa atzeratzek inolako aitzakiarik iritzi diote, eta Ibarretxeri zein Sanzi alderdien mahaiak eratzeko eskatu diete. Espainiako Gobernuari presoen eskubideak bermatu behar dituela eta prozesuak amnistiarekin amaitu behar duela ohartarazi diote.

2006ko martxoaren 23a
17:05
Entzun
Zabaletak eta Ezenarrok irakurri duten agirian jasotzen denez, Aralarrek pozez eta ilusioz hartu du su-etenaren iragarpena; gainera, ETAre erabaki horigizarteak behartu duela iritzi diote: "Euskal gizartea izan da behin eta berriz ia aho batez indarkeria desagertzea eskatu duena, eta, beraz, su-eten ahu gizartearen garaipena da".

Behin ETAk su-etena emanda, orain Espainiako Gobernuari dagokiola urratsak egitea erantsi dute. "Kongresko ebazpenari jarraituz ETArekin elkarrizketari ekin behar dio, eta euskal presoen eskubideak bermatu behar ditu; tartean, Euskal Herrian izatekoa ere. Argi esan nahi dugu prozesuaren amaierak amnistia eskatzen duela", agertu dute.

Biktimak gogoan izan dituzte, alde batekoak zein bestekoak, eta prozesuan aurrera egiteko haien sufrimendua aintzat hartu behar dela nabarmendu dute Aralarreko buruzagiek. Ildo horretatik, gatazka politikoaren konponbiderako bide politikoak soilik direla baliagarri azpimarratu dute, eta borroka armatuak eragozten zuen abertzaleen arteko elkarlana errazagoa izango dela aurrerantzean.

Era berean, behin su-etena aldarrikatuta ez dagoela eztabaida politikoa atzeratzeko aitzakiarik nabarmendu dute. "Beraz, alderdi politikoek ekin egin behar diogu gure herrira normalizazio politikoa ekar dezakeen eztabaida politikoari. Dei egiten diegu Ibarretxe lehendakariari eta Sanz presidenteari alderdien mahaiak eratzeko hartu beharreko ekimenak har ditzaten, berehala. Iparraldean ere, departamendu propioaren aldeko borroka politikoa egiteko inoiz baino egoera hobeagoan gaude", esan dute.

Azkenik, prozesuan "aktibo" izateko deia egin diote gizarteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.