gizartea

Aralarko aingeruaren irudia, Nafarroako Legebiltzarrean

Urtero eramaten dute parlamentura San Migelen irudia, eta Nafarroan Gobernua aldatu den arren, irudia legebiltzarrean da gaur ere, UPNk eta Geroa Baik hala erabakita. Programan aldaketa batzuk egin dituzte, eta Anzarezek ez dio harrera egin, "agenda arazoengatik".

Done Mikel Aralarkoaren irudiari harrera ofiziala egin diote Nafarroako Parlamentuan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 6a
08:11
Entzun

Osoko bilkuren aretora eramaten dute beste urteetan, eta aurten harreman instituzionalerako gelan hartu dute. Gainera, ez du jasoko beste urteetan legebiltzarretik jasotzen duen 180 euroko laguntza. Baina bisita bai, bisita egin du Legebiltzarrera, UPNren eta Geroa Bairen aldeko botoekin, legebiltzarreko mahaiak erabakita. Bisitaren kontra egin zuten EH Bilduk eta Podemosek.

Ainhoa Aznarez legebiltzarreko presidenteak ez dio harrera egingo aingeruaren irudiari, "agenda arazoak" dituelako, eta Unai Hualde lehendakariordeak izango du horretarako ardura.

UPNri ez zaizkio gustatu bisitak izango dituen aldaketak. Gero Baiko Koldo Martinezek, baina, azpimarratu du "Estatu akonfesionala" dela, eta bereizi egin behar direla eliza eta politika. Nolanahi ere, aingeruaren irudiari harrera egitearen alde dago: "Nafarroako Parlamentuak hala eskatzen duen guztiari egingo dio harrera".

Atzo, Iruñeko udalera eraman zuten aingeruaren irudia. Han, harrera egin zion Joseba Asiron alkateak, eta Aranzari eta Ezkerra ez beste talde guztien ordezkariak izan ziren ekitaldian.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.