Aralarrek Arriolari galdetuko dio zergatik sindikatuek ezin dituzten obrak ikuskatu
Aralar alderdiak bigarren aldiz egingo dio galdera bera Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuari: ea zergatik ukatu zaien sindikatuei AHTko obretan ikuskaritzak egitea. Iazko maiatzean, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen sindikatuei obra publikoetara sartzeko modua ematea, lan hitzarmenak betetzen diren egiaztatzeko. ETS Eusko Trenbide Sareak agindu hura urratu duela salatu du ELAk aste honetan; herenegun bildu zen ETSrekin, eta hark onartu egin du hutsegitea. AHTko lanetan lan hitzarmena urratzen ari dela uste du Aralarrek, eta salaketa hori legebiltzarrera eraman nahi du, Arriolari galde eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu