politika

Aralarrek Baigorrin ospatuko du Aberri Eguna

Igandean han Nafarroa Eguna ere izango da. Independendistak sareak Gernikarako deia ere egina du.

2011ko apirilaren 19a
15:45
Entzun

Aralar alderdiak aurtengo Aberri Eguna Baigorrin ospatuko duela jakinarazi du, Basaizea elkarteak igande honetarako antolatutako Nafarroa Egunaren baitan. Independendistak sareak Baigorrirako eta Gernika-Lumorako deia egina du Aberri Egunerako, eta Aralarrek uste du Baigorrikoak behar zuela hitzordu bakar. “Aurten inoiz baino aukera gehiago zegoen guztiok elkarrekin Aberri Eguna modu bateratuan ospatzeko, Baigorriko Nafarroaren Egunaren egitarauaren barruan. Baina ez da posible izan, batzuek bere egin nahi izan dutelako urteetan gizarteko aniztasuna eta sentsibilitate ezberdinak batu dituen festa”.

Aralarrek dio aurtengo Aberri Egunean "ezinbestean" aldarrikatu behar dela bakea. “ETAren behin betiko etena eta Frantzia eta Espainiako estatuek giza eskubideetan oinarrituta eskubide zibil eta politiko guztiak errespeta ditzatela exijitzen dugu. Baina euskal gizartearen barne baketze sakona da premiarik larriena. Bakea herrietara eramatea, eta jazarpen, mehatxu eta gorroto guztiak gainditzeko lan egin, elkarbizitzan oinarritua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.