Hauteskundeen ondorena

Aralarrek bat egin du Arrasateko Udalean EAJ-EAk eta IUk lortutako gobernu hitzarmenarekin

Arrasateko Udaleko (Gipuzkoa) gobernua eratzeko hitzarmena egin zuten joan den astean EAJ-EA koalizioak eta EB-IU alderdiak. Gaur, berriz, ez ohiko batzarra egin da eta Aralarrek bat egin du hitzarmenarekin. Horrenbestez, EAJ, EA, EB-IU eta Aralarko zinegotziek osatuko dute gobernu taldea. Aurreko legegintzaldian Batasunak izan zuen agintea Arrasateko Udalean.

2003ko uztailaren 21a
16:31
Entzun
Ilegalizazioa dela eta, ordea, azken udal hauteskundeetan ezin izan du parte hartu Batasunak, eta ezker abertzaleko ildo horren oinordeko zen Herria Anitza plataformak ere ez. Horregatik, udalbatzarrera bildutako jendearen artean Herria Anitzako hainbat kide zeuden, eta beren ordezkaritza errespeta dezatela eskatu dute.

Arrasateko alkate berriak,EAJko Ignazio Lakunzak, Efe agentziari azaldu dionez, legez kanpo utzitako aukera horren orodezkaritza bermatzeko moduak alderdi politikoetako zuzendaritzek aztertu behar dituzte, "Euskal Herri osoan baliagarri diren parte hartzeko mekanismoak lortzeko, eta deuseztutako aukera politiko horren iritzia aintzat hartuko dela bermatzeko".

Maiatzaren 25eko hauteskundeetan, EAJ-EA koalizioak 9 zinegotzi lortu zituen, PSE-EEk 5, EB-IUk 3, Aralarrek 2 —batek zinegotzi aktari uko egin zion ordezkaritza hori Herria Anitzaren esku uzteko— eta PPk beste bi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.