2011ko Nafarroako Legebiltzarreko hauteskundeetan NaBai koalizioko hautagai bezala Uxue Barkos babestu dezakeela iradoki zuen EAk atzo Iruñean, Alkartasun Egunean, eta Aralarrek gaur erantzun dio Aralarri dagokiola hautagai hori izendatzea. Iruñeko Udaleko NaBairen hautagaia aukeratzea, berriz, EAri dagokio, Aralarren arabera.
Maiorga Ramiren Nafarroako EAko buruak nabarmendu zuen "Uxue Barkos konpromiso handiko pertsona eta abertzaleok gure historiako emaitzarik hoberenak lortzea lortu" zuena dela.
EAk, Aralarrek, EAJk eta Batzarrek osatzen dute Nafarroa Bai koalizio, eta Barkos kide independente bezala dago.
politika
Aralarrek dio berari dagokiola Nafarroako Legebiltzarreko NaBairen zerrendaburua izendatzea
Atzo EAk iradoki zuen hautagai izateko Uxue Barkos babestu dezakeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu