Aralarreko buruzagiak dio gehiengo kualifikatuak eskuratzeko ahaleginak egin behar direla eta saio hori zintzoa izan behar dela. Gehiengo kualifikatu hori lortzen ez bada gehiengoak erabaki behar du :“Gehiengo horri jarri behar zaion baldintza bakarra gutxiengoaren errespetua eta gutxiengoa aintzat hartzea da” esan du Zabaletak. PSE-EE-ko idazkari nagusiaren hitzetan berriz beharrezkoa da alderdi guztien adostasuna lortzea akordio batera iristeko. Lopezek gaineratu duenez“etor daitekeen marko juridiko politiko berriak gizartearen aniztasunaren isla izan behar du, ez da lege arrunt bat izango”.
Zabaleta seguru dago UPNk eta PPk bake prozesuarekin bat egingo dutela gizartearen aginduz, irailean ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketek emaitzak ekartzen dituztenean. Lopezek PP eta PSOEren arteko harremanetaz hiz egin du bilera bukatzerakoan. Gaur El Pais egunkariak kaleratu du PPk eta PSOEk Gobernu ituna duten udalerrietan akordioa hautsi egingo dutela epe laburrean. Hala ere, alderdi sozialistako idazkari nagusiak baikor hitz egin du PPkoei buruz: “Beharrezkoak dira bake prozesua eta elkarrizketa politikorako. Besoak zabalik itxarongo diegu”.
KONPONBIDE PROZESUA
Aralarrek dio erabakiak gehiengo bidez hartu behar direla eta PSE-EEk, berriz, alderdi guztien arteko akordioa behar dela
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak eta Patxi Zabaleta Aralarreko buruzagiak gaur goizean bilera egin dute alderdi sozialistaren Bilboko egoitzan. Gauza askotan ados jarri dira, hala ere bi puntu nagusietan ez dira bat etorri. Aralarrek adostasunik ezean gehiengoaren aukera babestu du beti ere gutxiengoak errespetatuz. Lopezek berriz alderdi guztien arteko akordioen beharra nabarmendu du. Bestalde, Zabaletak alderdien legea egokitu edo bertan behera utzi behar dela adierazi du. Lopezek, aldiz, alderdien legea tresna baliagarria dela eta aldatzeko beharrik ez dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu