politika

Aralarrek dio ez dela sartuko Bildun, baina prest azaldu da elkarlanean aritzeko

Jon Abril koordinatzaileordearen arabera, "proiektu politikoa da garrantzitsuena, ez siglak".

2011ko abuztuaren 8a
16:38
Entzun

Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak esan du bere alderdia ez dela sartuko Bildu koalizioan, euren planteamendua "inoiz" ez dela izan hori. "Beste kontu bat da Bildurekin edo Bilduko alderdiekin elkarlanean aritzea", adierazi du Abrilek gaur, Radio Euskadin.

Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak Espainiako hauteskundeetarako abertzaleen aliantza bat egitea proposatu diete EAJri eta Aralarri. Hori aztertzeko prest agertu da Aralar.

Dena dela, Abrilen arabera, "proiektu politikoa da garrantzitsuena, ez siglak", eta azaldu du Aralarren egitekoa "etorkizuneko ezker abertzaleak nolakoa" izan behar duen hitz egitea izango dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.