Aralarreko koordinatzaileorde Jon Abrilek adierazi duenez, bere alderdiak ez du jaso EBren "proposamen zehatzik" udaberrian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egingo diren hauteskunde autonomikoeatan elkarrekin aurkezteko.
Abrilek, horrela, Madrazoren esanak gezurtatu ditu. Izan ere, EBren buruaren arabera, Aralarrek "negoziaketa programatikoaren eskaintza" jaso du bere koalizioaren eskutik. Abrilek oraindik elkartu ez direla esan du eta bere harridura azaldu du Madrazoren hitzengatik. Aralar "ezker abertzale zibil eta pazifikoaren espazioa indartzen" saiatuko dela adierazi du Abrilek. "EBrekin bide horretan bat egiten badugu, hitz egingo dugu, baina betiere guk defendatzen dugun proiektua oinarritzat hartuz".
Aralarrek dio ez duela EBren proposamenik jaso koalizioa osatzeko
Aralarreko koordinatzaileorde Jon Abrilek adierazi du EBk ez diola "proposamen zehatzik" egin bere alderdiari datorren hauteskundeetan elkarrekin joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu