"Nafarroako eskuina endrokatzen ari da, Legebiltzarreko agintea galtzeko beldur balitz bezala, eta jarrera ultrak hartzen ari da". Hala esan du Nafarroako legebiltzarkide Patxi Zabaletak. Jarreran horren aurrean, Aralarrek oposizio lan "tinkoa eta aurrez aurrekoa" egingo duela esan du.
PSNri ere zuzendu zaio Zabaleta. Beraien "talante berria" erakusteko aukera "aurrekontuen auzian" badutela esan die. Hala ere, Carlos Chivite PSNko idazkari nagusi izendatu zutenetik UNPrekin "elkar hartuta" dabilela iritzi dio.
Politika
Aralarrek dio Nafarroako eskuina jarrera "ultrak" hartzen ari dela
Aralarreko bozeramaile Patxi Zabaletak salatu duenez, "Nafarroako eskuina jarrera ultrak" hartzen ari da. "Legebiltzarraren kontrola galtzeko beldurra duela dirudi" Aralarren ustetan, eta horregaitik ari dira "jarrera ultrak" hartzen. Horren aurrean "tinko eta aurrez aurre" oposizio lana egingo dutela iragarri du Zabaletak. Bestalde, PSNkoei "talante berria" erakusteko aukera orain daukatela esan die, "aurrekontuen auzian".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu