Politika

Aralarrek eta hirukoak ez dute akordiorik lortu

Hirukoa (EAJ, EA eta EB-Berdeak) Aralarrekin bildu da gaur, hilaren 22an egitekoa den lehendakaritza inbestidurari buruz hitz egiteko. Bileran ez dute ordea akordiorik lortu, eta Aralarreko bozeramaileek esan dute, ez dela segurua beraien botoa EAJko hautagai Juan Jose Ibarretxeri emango diotenik. Aralarreko koordinatzaileorde Mikel Basabek esan du, posible ikusten duela akordioa lortzea, "normalizazio eta bakegintzaren inguruan oinarri berdina" dutelako, baina oraindik orain ez dutela lortu azpimarratu du.

2005eko ekainaren 16a
16:27
Entzun
Aralarrek "akordiorako borondatea" baduela azpimarratu du Basabek, baina, beste bilera baterako egunik ez dutela jarri ere jakinarazi du.

Aralarren Nafarroako legebiltzarkide Txentxo Gimenezek azaldu du, hirukoak ez diela proposamen konkreturik egin. Gimezen esanetan, eskaini dieten bakarrak "lehentasunezko legebiltzar harremana" izatea da. Programaren inguruko akordiok lortu nahi ditu ordea Aralarrek: "asko dago adosteko", esan du.

Bestalde, negoziatzen "oso berandu" hastea leporatu dio Ezenarrok EAJri eta hirukoari, goizean. Izan ere, atzo izan zuten lehen bilera, Ibarretxerekin, eta gaur hirukoa osatzen dutenekin. Ildo beretik mintzatu da Basabe ere, hirukoarekin bilera egin ostean, eta "presa" duena ez dela Aralar esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.