ETA-ren adierazpena. Erreakzioak

Aralarrek ETAri "argi" hitz egiteko eta "urratsa sakontzeko" eskatu dio

Espainiako Gobernuari "elkarrizketaren bidetik bakea eta normalizazio politikoari heltzeko" dei egin dio.

2010eko irailaren 6a
18:40
Entzun
Aralarrek gaur berriro esan du ETAk atentaturik ez egiteko erabakia "albiste positiboa eta garrantzirik kendu behar ez zaion urrats bat" dela, baina "sakontzeko konpromisoa" eta "zehaztasuna" eskatu dizkio. "Argi eta garbi hitz egiteko garaia da. Anbiguetateak utzi, irakurketa bikoitzak saihestu, eta gizarteari argiki hitz egiteko ordua iritsi da. ETAk argi adierazi behar du hartu duen erabakia behin betikoa dela, atzerabueltarik ez duena. Alde bakarreko, behin betiko eta ordainik gabeko etena iragarri behar du ETAk".

Espainiako Gobernuari ere "argi" hitz egiteko eskatu dio Aralarrek, "bide politiko eta demokratikoen bidetik ideia guztiak direla defendagarri eta urratsak emateko prest dagoela, giza eskubideetan sakonduz, eskubide zibil eta politikoak berrezarriz, Alderdien Legea bertan behera utziz, eta elkarrizketaren bidetik bakea eta normalizazio politikoari heltzeko".

Aralarreko Hegoaldeko zuzendaritza Donostian bildu da gaur, astelehenero bezala, eta ETAren azken agiriaren edukia eta ondorioak aztertu dituzte. Horren ondoren, prentsaurrekoan azaldu dira Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea, Jon Abril koordinatzaileordea eta Rebeka Ubera antolaketa idazkaria.

=b"ETAk ez du 'su-etena' hitza aipatu; ekintza armaturik ez duela egingo dio", nabarmendu du Patxi Zabaletak=b

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile eta Nafarroa Bai koalizioko bozeramailearen ustez, ETAren adierazpena "garrantzitsua eta positiboa da" eta, gainera, erakunde armatuak "ez du 'su-etena' hitza aipatu, ekintza armaturik ez duela egingo dio". Horretaz gain, erabakia "alde bakarrekoa" dela ere nabarmendu du Zabaletak goizean.

Eztabaida ETAren agiria nahikoa den edo ez esatera murriztea ez da aberasgarria, NaBaiko parlamentarioaren iritziz. "Politikan ezinbestekoa da aukera eta aurrerapen oro ez alferrikaltzea. "Behar bezala jokatuz gero, beste pauso batzuk egongo dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.