Aberri Eguna

Aralarrek ez du Aberri Egunean ekitaldirik antolatuko

Aralarreko kide Joan Martin Elexpuruk adierazi duenez, Aralarrek ez du Aberri Egunean ekitaldirik antolatuko. Hala ere, Abertzaleen Batasunak Ezpeletan antolatuko duen Aberri Egunean zein Nazio Eztabaida Guneak Barañainen egingo duen ekimenean parte hartzeko asmoa azpimarratu du. Hala, Aralarrek ordezkaritza zabal bat bidaliko du bi ekitaldietara.

2004ko apirilaren 7a
13:29
Entzun
"Independentzia" da Aralarrek Aberri Egunerako aukeratu duen leloa. Izan ere, "independentzia da nazioen egoera naturala", Elexpururen ustez. "Aralarrek helburu hori lortzeko egiten du lan".

Itxaropentsu agertu da Elexpuru hedabideen aurrean. Batetik, Espainian eman den gobernu aldaketak "itxaropena" sortu diola aitortu du. Bestetik, ETAk su-etena aldarrikatuko duen esperantza agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.