Politika

Aralarrek galdeketaren debekuari buruzko salaketa jarriko du Europan, otsailean

2009ko urtarrilaren 8a
16:20
Entzun
Aralarrek gaur jakinarazi duenez, otsailaren hasieran Espainiako Estatuaren kontrako salaketa sartuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegian, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak iaz debekatu egin zuelako Eusko Legebiltzarraren Galdeketarako Legea.

2008ko ekainaren 27an onartu zuen Legebiltzarrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontsulta egiteko legea (gehiengoa osoa lortzeko, EAJ, EA, EB eta Aralarren botoak ez ezik, EHAK-ko batena ere jaso zuen legeak), eta berehala debekatu zuen Konstituzionalak. Iazko urriaren 25ean egitea nahi zuten galdeketa.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak irailean agindu zuen Europan salaketa jarriko zuela, baina ez du halakorik egin. Alderdiek ere ez. Aralarrek agertu du besteekin batera sartu nahiko lukeela parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.