politika

Aralarrek garbi utzi du 2011ko hauteskundeetan bere kabuz aurkeztuko dela EAEn

"Bestelako akordioak edo hauteskunde lehiak baztertuta geratzen dira, oraingoz. Bakearen ordua da". Nafarroan, aldiz, koalizioan aurkeztuko da. Larunbatean Kontseilu Politikoaren batzarra egingo du, Bilbon.

2010eko irailaren 1a
14:29
Entzun
Ikasturte berriari buruz hitz egiteko prentsaurrekoa eman du gaur Aralarrek -Jon Abril koordinatzaileordeak eta Rebeka Ubera Antolaketa idazkariak-, eta, udara honetan indar independentisten arteko elkarlanaz asko hitz egin bada ere -hauteskundeak izan dituzte hizpide, kasu-, aipatutako alderdiak irailaren 1etik bertatik garbi samar utzi du 2011ko maiatzeko udal eta foru bozetan EAEn bere kabuz aurkezteko dela. Abrilek esan du erkidego horretarako programak prestatzen hasita dagoela Aralar, eta hautagaiak aukeratzeko barne prozesuak abian jarri dituela. "Aralar ezker abertzale politikoaren eskaintza argi bat izango da EAEn, ezkerreko alternatiba abertzalea indartzen jarraitzeko".

Aralarrek uste duenez, "bakea, giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak erdiestea eta berrezartzea da orain lehentasuna". Abrilek esan duenez, "bestelako akordioak edo hauteskunde lehiak baztertuta geratzen dira, oraingoz. Bakearen ordua da".

Aldiz, Nafarroan NaBai koalizioan aurkeztuko da Aralar; oraingoz, EArekin baino ez du akordioa egina. "Benetako gobernu abertzale eta aurrerakoi baten alternatiba erreala eskainiko dugu Nafarroa Bairen bidetik, herrialdeko lehendabiziko indar politiko bilakatzeko helburuarekin".



Larunbatean Bilbon Kontseilu Politikoaren batzarra egingo du Aralarrek, Elkano kaleko Enpresa Zientzien fakultatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.