politika

Aralarrek garrantzia eman dio "bakegintzan eta krisiaren aurrean" egin beharreko politikari

Aralarren Kontseilu Politikoa Usurbilen bildu da gaur, alderdiaren ildo ideologikoaren inguruan hausnarketa egiteko. Horrekin batera, martxoaren 29rako greba deialdiarekin bat egiteko dei egin dute.

2012ko martxoaren 17a
14:22
Entzun

"Bakegintzan eta krisi sozioekonomikoaren aurrean Aralarrek egin behar duen politikagintzari" garrantzia berezia eman dio gaur Aralarren Kontseilu Politikoak, Usurbilen (Gipuzkoa) egindako bileran. Horrez gain, martxoaren 29ko grebararekin bat egiteko deia luzatu diete eragile politiko guztiei.

Alderdiaren ildo ideologikoaren inguruko hausnarketari urtarrilean ekin ziotela azaldu dute, eta gaurko bileran, aurretik egindako txostenak aztertu eta eztabaidatu dituzte. Ondoren militantziarekin mintegietan landu nahi dituzte, eta gizarteari "ezkerrak eta etorkizuneko ezker abertzale zibil eta zabalak garai hauetan" egin beharko lukeen eskaintzari buruzko hausnarketa helarazi.

Atzo aurreratu zutenez, lau arlo nagusi izan dituzte gaur aztergai:

1- Giza Eskubideak. Askatasun sistemak. Bakea. Gizon eta Emakumeen Berdintasuna.

2- Sistema Publikoa. Erakundeak. Eskumenak, berregituraketa eraginkorra. Fiskalitatea

3- Gizarte Zerbitzuak. Osasuna.Hezkuntza. Hizkuntza eskubideak. Kultura. Kirola.

4- Garapen eredua. Ingurumena. Ekonomia eta Enplegua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.