Aralarrek Irungo alkateari eskatu dio urratsak egin ditzala emakume zein gizonen arteko berdintasunean

2012ko ekainaren 30a
22:38
Entzun

Ainhoa Beola Aralarreko Hegoaldeko zuzendaritzako kideak elkartasuna adierazi die Irungo alarde parekideko partaideei. Aralarrek ohartarazi du “alardeetako bazterkeria egoera kronifikatzen” ari dela, eta horren ardura Irungo udalari eta "bidelagun dituen alderdiei" leporatu die. 

"Emakumeok, herritar garen neurrian, edozein esparrutan berdintasun egoeran jarduteko eskubide zibila eta politikoa dugu", aldarrikatu du Beolak. Eta Irungo alkateari eskatu dio "guztion alkate izanda bazterkeriari laga eta emakume zein gizonen arteko berdintasunean urratsak egin ditzala". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.