Aralarrek Nafarroako Aurrezki Kutxako (CAN) "kargu publiko guztien" dimisioa eskatu du. Baita Administrazio Kontseilua kargugabetzeko ere, "aurrezki kutxak funtzio sozialak betetzen jarraitu dezan, CANen gertatzen ari den etengabeko pribatizazioaren aurrean". Gainera, EAEko eta Nafarroako aurrezki kutxen "egoera larria konpontzeko", Euskadi-Nafarroa Konfederazioa "indarberritzea, berregitea eta berreraikitzea" eskatu du, "Nafarroako Aurrezki kutxa, Vital Kutxa, BBK eta Kutxaren artean".
Adierazpen hauek Aralarreko koordinatzaile nagusiak egin ditu, Patxi Zabaletak. Eta gaineratu du konfederazio horrekin "bakarrik" lortuko dela "kutxetako lanpostuak, zentzu soziala eta izaera gordetzea". Zabaletak aitortu du EAEko hiru kutxek "emaitza onak" izan dituztela estres azterketan, baina, kutxa nafarrak ez duela gainditu azterketa, eta EAEko hiru kutxentzat egoera ez dela "jasangarria epe ertain eta luzera".
Horregatik, eta CANen emaitza negatiboei aurre egiteko, Euskadi-Nafarroako Konfederazioa berreraikitzeko eskatu du, "irtenbide onena" delako.
Kargu publikoen "lehorreratzea"
Nafarroako kutxako zuzendaritzan PSNko politiko zenbait "lehorreratu" direla kritikatu du Patxi Zabaletak: "ezin diote uko egin karguak, aulkiak eta prebendak onartzeari" eta "kargu publiko guztien" dimisioa exijitu du, kutxak "funtzio sozialak betetzen jarrai dezan".
Txentxo Jimenez Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak Administrazio kontseilua kargugabetzeko eskatu du, "zuzendaritza delako aurrezki kutxaren pribatizazioaren arduradun zuzena".
Politika
Aralarrek Nafarroako Aurrezki Kutxako "kargu publiko guztiek" dimititzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu