Txentxo Jimenez Aralarren Nafarroako koordinatzaile nagusiak prentsaurrean adierazi duenez, Aralarrek Patxi Zabaleta proposatu du NaBaiko zerrenda buru izateko, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan. Momentuz, Aralarreko zuzendaritzak hartu du erabakia eta militantziari dagokio erabakia berrestea.
NaBain egindako akordioaren arabera, Aralarri dagokio Nafarroako Parlamenturako hautagaia aukeratzea, eta Iruñeako Udalekoa EAri. Horretaz gainera, Jimenezek, hurrengo hauteskundeetan Batasuna egotea "normalena" litzatekeela erantsi du.
Txentxo Jimenezen arabera, "Patxi Zabaleta NaBaik Nafarroan egindako apustua ordezkatzen du eta koalizioaren eduki ideologikoen koherentzia eta kohesioa bermatzen ditu". Gainera, "Aralarrek NaBairen alde erabateko apustua" egiten duela esan du, eta "etxeko lanak" egiteko dauzkatela aitortuta, irailean akordioa ixtea "derrigorra" dela kasik.
Eta amaitu du esanez, "hurrengo hauteskundeak UPNren eta NaBairen arteko norgehiagoka" izango direla.
Politika
Aralarrek Patxi Zabaleta proposatu du Nafarroako Parlamenturako NaBaiko zerrenda buru
Zuzendaritzak hartutako erabakia Aralarreko militantziak berretsi behar du orain. Aralarri dagokio NaBaiko zerrenda burua aukeratzea. Batasuna hurrengo hauteskundeetan egotea "normalena" litzatekeela erantsi du Txentxo Jimenezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu