Aralarrek 1976ko martxoaren 3an gertatutako salatu du gaur: "Espainiako Polizia Armatuak Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan burutu zuen zorigaiztoko hilketa hura". Aralarren ustez, urteak pasatu diren arren "egun, oraindik, gertaera hura jasan zutenak eta bost hildakoen familiak ez dira terrorismoaren biktimatzat hartzen".
"Gertatutakoa ikertu gabe, epaitu gabe eta argitu gabe dago oraindik eta arduradun zuzenek zein politikoek zigorrik gabe jarraitzen dute". Horren aurrean, frakismoaren biktimei zor zaien justizia falta salatu du Aralarrek. Era berean,injustiziarekin amaitzeko Espainiako Kongresuaren eta Botere Judizialaren borondate falta salatu du alderdiak.
Aralarren gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak ponentzia bat sortu zuela bere garaian "talde armatuan biktimak" kontutan hartzen zituena. Aralarrentzat, baina, ez ditu biktima guztiak biltzen eta horregatik beharrezkoa dela uste du polizia indarrek eragindako biktimentzako beste ponentzia bat sortzea. Eskaera hori egingo du, beraz, Aralarrek Gasteizko Legebiltzarrean. Aralarren ustez, horrela bakarrik, egingo zaie dagokien aitorpena eta beharrezko urratsak emango dira adiskidetzerako eta benetako bakerako.
1976ko martxoaren 3aren urteurrena
Aralarrek polizia indarren biktimentzako ponentzia eskatuko du berriro Eusko Legebiltzarrean
1976ko martxoaren 3aren 30.urteurrena ospatuko da ostiralean. Horren harira, Aralarrek gaur iragarri du polizia indarren esku hildakoak kontuan hartuko dituen ponentzia sortzeko eskatuko duela berriro Eusko Legebiltzarrean. Hogeita hamar urte pasatu dira eta Aralarren ustez "bada martxoaren 3ko biktimak terrorismoaren biktima bezala aitortzeko ordua".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu