Aralarrek salaketa bat jarriko du Europan, ingurumen legeen urraketagatik

2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Pasaiako kanpoko kaiaren gisako proiektuen ondorioz Jaizkibelen eta Txingudin ez direla Europa mailako ingurumen legeak betetzen uste du Aralarrek. Hala, Espainiaren kontrako salaketa bat jarriko du Europako Batzordean. Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak salatu du iazko abenduan amaitzen zela bi inguru horiek babestutako gune berezi izendatzeko epea. «Jaurlaritzak, ordea, ez du horretarako kudeaketa plana aurkeztu. Azpiegitura erraldoi hauek bultzatzen dituztenen interes ekonomikoak, ingurumen eta lurralde antolaketaarrazional eta iraunkor baten gainetik jartzen dituzte», iritzi dio Maeztuk. Atzo Madrilen sinatutako akordioa jarri zuen horren adibide. «Oraindikingurumen eraginaren azterketaren prozesua amaituta egon ez arren, sinatu egin dute. Ez dute prozedura errespetatu». Hala, neurriak hartzeko eskatu dio Bruselari, leku horien babesa berma dadin, halako proiektuen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.