Aralarrek "subiranotasun osoa" aldarikatu du krisitik ateratzeko

2012ko uztailaren 21a
17:43
Entzun

Aralar ez dator bat Espainiako Gobernuak hartutako neurriekin, eta krisi ekonomikotik atera ahal izateko "subiranotasun osoa" eta "eskuduntza eta baliabide guztiak" aldarrikatu ditu. Alderdiaren iritziz, ez da nahikoa autonomia fiskala izatea testuinguru ekonomikoari aurre egiteko. Halaxe adierazi dute gaur Donostian Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak eta Dani Maeztu koordinatzaileordeak.

“Agerikoa da hartzen ari diren neurriak ez dutela krisitik ateratzeko balio eta ekonomia zein produkzio sistema atzeralditik ateratzeko. Neurriok merkatuen gosea asetzeko bakarrik hartu dituzte eta merkatuek presioarekin jarraitzea erabaki dute”, azaldu dute. Testuinguru horrek Euskal Herria "zulo beltzera" eraman duela salatu dute.

Hori dela eta, egoera aldatzeko alternatibak badaudela gaineratu dute Zabaletak eta Maeztuk. Haien arabera, alternatiba hori "herri ikuspegitik" landu behar da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.