Iratzarri Aralar alderdi politikoko gazte taldeak jakinarazi du Alternatibako gazteek eurekin zeukaten harremana hautsi egin dutela, "aldez aurretik abisurik eman gabe". Iratzarrik talde hari egotzi dio hartu-emana moztu izana eta "deitoratu" egin du gertaera.
Haren arabera, bi hilean behin "bilera ofizialak" egiten zituzten, eta uztailean beste batzar bat egitekoak ziren, "Euskal Herriko ezkerreko bi gazte erakundeek beren iritziak azaldu eta kontrastatzeko helburuarekin".
Alternatibako gazteek atzo, Gazte Abertzaleekin (EA) eta Ikasle Abertzaleekin batera, autodeterminazioaren aldeko Donostiako biharko manifestazioari atxikimendua agertu zioten, baina Iratzarrik uste du agiria ez dela "manifestazio deialdia babestera mugatzen". "Aralarren kontra egiten du zuzen-zuzenean; 'haserrea', 'ikuspegi eskasa', 'xelebreak', 'spaghetti western-etako gidoi bateko baliabide umoristikoak erabili izana', 'burla' eta antzeko terminoak erabili dituzte Aralarren kontra, mespretxuzko tonu oldarkorra erabiliz. Horren ondorioz, Alternatibako eta Aralarreko gazteen artean konfiantzan eta elkar errespetuan oinarritutako harremana izatea ezinezkoa da". Aralar ez da izango manifestazio horretan -Alternatibak, ezker abertzaleak eta EAk deitu dute-
Iratzarrik dio 2007tik "harreman estua" izan duela Alternatibako gazteekin, hauek Ezker Batuko militanteak ziren garaitik. Urte hartan Aralarrek eta EBk udal eta foru hauteskundeetan koalizioan aurkeztea erabaki zuten.
politika
Aralarreko eta Alternatibako gazteek harremana hautsi dute
Iratzarri Aralarreko gazte taldeak hari egotzi dio hartu-emana moztu izana eta "deitoratu" egin du. Biharko manifestazioa dela-eta Alternatibako gazteek, Gazte Abertzaleek eta Ikasle Abertzaleek "zuzen-zuzenean Aralarren aurka" egin dutela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu