politika

Aralarreko gazteen taldeko koordinatzaileak utzi egin du kargua, lanagatik

2011ko apirilaren 13a
15:14
Entzun

Iratzarri Aralarreko gazteen erakundeko koordinatzaile Fabio Gonzalezek ohar baten bidez esan du dimisioa eman duela, bere lana dela-eta. Ertamerikan dabil beharrean, arlo soziologikoan ikerketak egiten. Kargu uztearen erabakia publiko egin aurretik, Iratzarriri berari jakinarazi dio.

Gonzalez (26 urte) 2008tik izan da Aralarreko gazteen koordinatzailea. 2010ean berriro hautatu zuten, botoen %96,3arekin. Aralarren afiliatuta segituko duela adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.