Erasoa

Aralarren Gasteizko egoitzara margo horia eta gorria jaurti dute, eta kristalak hautsi dituzte

Aralar alderdiaren Gasteizko egoitzari eraso egin diote berriro: margo horia eta gorria jaurti dute fatxadara, leihoetako kristalak hautsi dituzte, eta, halaber, sarraila hondatu dute. Duela egun batzuk, martxoaren 9an, egoitza bereko sarraila hondatu zuten.

2004ko martxoaren 13a
18:47
Entzun
Gertakari horien berri emateko agiri bat zabaldu du Aralarrek, eta hartan azaltzen duenez, hamar egunetan Gasteizko egoitzari eraso egiten dioten hirugarren aldia da. Azkenekoa, martxoaren 9an izan zen, sarrailetan iltzeak sartu eta hondatu egin baitzituzten. Euskal Herriko alderdi guztiei eskatu die eraso hori arbuia dezatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.