Politika

Aralarren iduriko, "botere egitura aldatzeko gai" dela erakutsi du oposizioak Nafarroan

Nafarroako Parlamentuko legegiltzaldi honetako lehen urtearen balantzea egin du Patxi Zabaleta Aralarreko bozeramaileak. Zabaletaren ustez, oposizioak urtebete honetan frogatu du Nafarroako "botere egitura aldatzeko" gauza dela. Halaber, 12 hilabete horietan zehar Aralarren lan ildoa UPNko Gobernuari aurre egitea izan dela nabarmendu du Zabaletak, "UPNk eta CDNk babesten duten Gobernu hori eskuinekoa dela, areago, eskuin muturraren ezaugarriak dituela, erakusteko".

2004ko uztailaren 1a
14:07
Entzun
Hain zuzen ere, UPN ez ezik, CDN ere gogor kritikatu du Zabaletak, Miguel Sanzen Gobernuari erabateko babesa ematen diola uste baitu. Hori dela eta,CDNk etorkizunean sor daitekeen testuinguru berri batean parte hartzeko aukera galdu duela iritzi dio Aralarreko buruak.

Ildo horretatik, Zabaletak uste du argi geratu dela Nafarroan badela beste botere aukera bat, oposiziotik sor daitekeena, eta, hain justu, legegintzaldiko lehen urtean oposizioak horixe erakutsi duela iruditzen zaio: botere egitura aldatzeko gai dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.