ZENBAIT DATU
•Biltzarra. Derioko Seminarioan egingo du Aralarrek V. Biltzarra, larunbatean, goizeko hamarretan hasita. Alderdiko militanteak daude deituta. Parte hartze zabala espero da.
•Bi txosten. Aralarreko zuzendaritzak landutako bi txosten eztabaidatu eta bozkatuko dira kongresuan: barne arauketa eta antolaketari dagokiena, batetik, eta alderdiaren ildo politikoa zehazten duena, bestetik.
•Zuzenketak. Aralarreko alderdikideek abuztuaren 15era arteko epea izan zuten txosten politikoari zuzenketak aurkezteko.50 zuzenketaaurkeztu ziren, eta horietako hamar gorde dira kongresurako. Nafarroako aliantza elektoralekin lotutakoak dira horietako gehienak.
•Zuzendaritza berria. Aurreko kongresuetan egin den moduan, larunbatean alderdiko organu orokorrak aukeratuko dituzte. Besteak beste, koordinatzaile nagusia hautatuko dute.