Aralarrentzat indar metaketan dago gakoa

Haren ustez, Amaiur koalizioa da "bakea, normalizazioa, justizia soziala eta autodeterminazioa lortzeko aukera eraginkor bakarra".

2011ko azaroaren 10a
17:14
Entzun

Aralarren esanetan, Amaiur koalizioa da Euskal Herriko historian orain arte egin den indar metaketarik handiena eta garrantzitsuena. Momentu politikoak eta gizarteak eskatzen dituen erantzunak emateko gakotzat ikusten du koalizioa eta horregatik, Aralarren ustez, bozka bakarra Amaiur da; hura delako "bakea, normalizazio politikoa, justizia soziala, eta autodeterminazioa eraikitzeko aukera eraginkor bakarra". 

Aralarren ustetan, "Amaiur gogor ariko da zubiak eraikiz, pertsona eta alderdi guztiekin, irabazle eta galtzailerik gabeko gizartea eraikitzeko; guztion gizartea eraikitzeko".

Larunbat honetan, Donostian Anoetako belodromoan egingo du Amaiurrek mitin nagusia, 17:00etan, eta Aralarrek herritar guztiak han izatera gonbidatu ditu, "sentsibilitate desberdineko alderdi independentista eta ezkertiarrekin batera Euskal Herrian zabaldu den garai berri honetan elkarrekin bidea ekitera, belodromotik hasita".

Ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osatzen dute Amaiur. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.