Politika

Aralarri eta EAJri 'NaBai' marka erabiltzen ez uzteko eskatu diote EAk eta Batzarrek Nafarroako hauteskunde batzordeari

Maiorga Ramirezek dio badakitela ezin dutela erabili, baina 'NaBai 2011' izenarekin ez dutela debekua sahiesten.

2011ko apirilaren 8a
16:28
Entzun

Eusko Alkartasunak eta Batzarrek salaketa bat aurkeztu dute Nafarroako hauteskunde batzordean Aralarrek eta EAJk 'NaBai 2011' marka erabili ez dezaten. Maiorga Ramirez EAko Nafarroako idazkariak azaldu duenez, bi alderdi horiek badakite ezin dutela 'NaBai' marka erabili, eta erabiltzen ari diren formularekin debekua urratzen ari direla salatu du.

Ramirezek ahotan "biktimismoa" ari dira egiten Aralar eta EAJ hauteskundeei begira. Josetxo Arbizu Batzarreko kideak, berriz, izen hori soilik koalizioa inoiz errepikatze bada erabiliko zutela adostu zutela jakinarazi du "Lege aurrekari asko dago, hautesleak gari identifikatu behar baitu zer ari den bozkatzen. 'NaBai 2011' izena hartzea ez da nahikoa".

"Morboaz haratago", EAk bere lehia UPNrekin eta Nafarroako eta Espainiako eskuinarekin duela azpimarratu nahi izan du Ramirezek. "Hori da gure lehentasuna", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.