Datorren astean, hilaren 6an, 7an, 8an eta 13an gauzatu nahi ditu Espainiako Sustapen Ministerioak Euskal Y eraikitzeko beharrezkoak diren Aramaioko (Araba) lurren desjabetzeak. Hori dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak, asmo horri aurre egiteko.
Astelehenean, hilaren 5ean, manifestazioa antolatu dute, 20:00etan. Biharamonean, hilaren 6an, goizeko hamarretan udaletxe atarian biltzeko deia egin dite herritarrei. Egun horretan dira joatekoak Sustapen Ministerioko ordezkariak desjabetze aktak altxatzera. Eskoriatzan (Gipuzkoa) duela aste batzuk egin behar zuten, baina hainbat herritar udaletxean itxi zirenez, atzera egin zuten Ministerioko ordezkariek ekitaldia egitea ezinezkoa zelako.
Aramaion Euskal Y-ren eraikuntzak suntsipen handia eragingo lukeela nabarmendu du Elkarlanak, eta azpiegitura "inposatu" nahi izatea egotzi die agintariei. Ildo horretatik, azpimarratu du Asier Agirre Aramaioko alkatea hiru delitu egotzita auzitara eraman dutela AHTren inguruko galdeketa egiteagatik.
'Euskal Y'
Aramaioko desjabetzeen aurka mobilizazioak antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak
Espainiako Sustapen Ministerioak datorren astean egin nahi ditu desjabetze aktak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu