Azpiegiturak

Aramaioko herritarrek ezezkoa esan diote AHTren proiektuari

Galdeketan parte hartu dutenen artetik %97,1 egitasmoaren kontra azaldu dira. Erroldari dagokionez, ezezko horiek %52,8 osatzen duten. Herritarren erdiek baino gehiagok bozkatu dute. Asteburuan egin dute kontsulta.

2007ko urriaren 1a
14:32
Entzun
Aramaion (Araba) ere egin dute Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko herri galdeketa, bertako Udalak antolatuta, eta erantzuna garbia izan da: parte hartu dutenen artetik %97,1 egitasmoaren kontra azaldu dira. Parte-hartzea erdia baino handiagoa izan da: %54,4koa (1.237 herritarrek eman ahal zezaketen botoa), 673 boto (horietatik AHTren 654 kontrakoak izan dira, eta hauek erroldaren %52,8 osatzen dute). Aste bukaeran egin dute, hain zuzen, galdeketa.

Asier Agirre (EAE-ANV) Aramaioko alkatea "gustura" gelditu da emaitzarekin. "Guk kontuan hartuko duguna izango da herritarrek hitza eman dutela eta gure eskuetan utzi dutela horren zilegitasuna. Aztertu egingo dugu nora joan behar dugun, zer ate jotzera", esan dio Agirrek Euskadi Irratiari gaur goizean.

Espainiako Gobernuak EAEn daukan Ordezkaritzak lehengo astearen bukaeran Aramaion herri galdeketa egiteko debekua eman zuen arren, debekuaren jakinaraztapena udaletxera gaur iritsi zaiela adierazi du alkateak eta, kasua auzitegira helduko balitz, debekuaren agiria berandu iritsi izana aipatuko duela Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.