Gasteiz eta Aramaio arteko A-2620 errepidearen gainean eraiki dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako AHTaren zubibiderik luzeena. Aramaioko harana erditik moztu du zubiak, eta hiru erreka gainditu ditu. Haren zutabeak 90 metro bitarteko garaierakoak dira. Zubibideak zeresan handia eman du lehendik ere. Izan ere, 2010eko otsailean, hura eraikitzeko lanen ondorioz, lur jausi handi bat gertatu zen inguruan, eta A-2620 errepidea itxi behar izan zuten. Ezbehar horren ondorioz, urtebete baino gehiago eduki zuten Gasteizerako errepidea itxita.
Arrasate eta Aramaio arteko zatiak 3.3 kilometroko luzera du, eta, aipatutako zubibideaz gain, Etxebarriko zubia (307 metro) eta Atxetarriko tunela (500 metro) ditu.