EspainiakoGorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Arana: «Ezker Anitza da PP gera dezakeen indar bakarra»

2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Mikel Arana Ezker Batuko legebiltzarkideak Ezker Anitzaren aldeko botoa eskatu du Santurtzin egindako hauteskunde ekitaldian, Bizkaian. Haren aburuz, PPren gehiengo absolutua geldiaraz dezakeen alderdi politiko bakarra da Ezker Anitza. Familien eta langileen etorkizuna jokoan dagoela ohartarazi du Aranak, «PSOEk jada ezarritako murrizketek eta PPk etorkizunean ezarriko dituenek» eragin handia izango dutelako. Hori dela eta, euskal herritarrei bi aukeraren artean erabakitzeko eskatu die hauteskunde hauetan; «demokrazia edo merkatuak, bidezko zerga sistema edo murrizketa sozialak, energia berriztagarriak edo ingurumenaren kutsadura, gardentasuna edo ustelkeria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.