Mikel Aranaren ustez, "talde parlamentariak ez daudenez, hautagaitzen ordezkaritzekin osatu beharko litzateke Mahaia".
Larreina: "Talde propioa dugu Legebiltzarrean, eta ez diogu Mahaian egoteko eskubideari uko egingo"
Rafa Larreina Eusko Alkartasuneko kideak azpimarratu duenez, "EAk talde propioa du Legebiltzarrean, eta Mahaian egoteko dugun eskubideari ez diogu uko egingo. Mahaia Legebiltzarreko taldeen ispilua izan beharkoluke, eta argi dago EAk talde propioa duela Legebiltzarrean".
Bestalde, "PSE-EEk PPrekin duen ituna bertan behera uzteko borondaterik ez duela" uste du Larreinak. "PSE-EEk gurekin akordio bat lortzeko borondaterik duen ala ez sozialistei galdetu behar zaie. Hala ere, orain arte agertu duten jokabidea aztertuz, ez dirudi PPtik banatzeko asmo handirik dutenenik". Larreinak azpimarratu duenez, "EA edozeinekin hitz egiteko prest dago, baldin eta bi baldintza onartzen baditu: giza eskubideei errespetua eta Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen errespetua".
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena
Arana: "Ezker Batua Legebiltzarreko Mahaitik kanpo uztea hiruko gobernua errepikatu nahi dutenentzat hasiera txarra izango litzateke"
Ezker Batuko bozeramaile Mikel Aranak adierazi duenez, "Ezker Batua Legebiltzarreko Mahaitik kanpo uztea hiruko gobernua errepikatu nahi dutenentzat hasiera txarra izango litzateke". Legebiltzarreko Mahaiko jarduneko presidente Juan Maria Atutxak atzo adierazi zuenez, "Legebiltzarreko Mahai berria ordezkaritza gehien lortu duten bost alderdiekin osatu beharko litzateke". Hala, EAJ, PSE-EE, PP, EHAK eta EA alderdiek osatuko lukete Mahaia, eta EB-Berdeak ordezkaririk gabe geldituko litzateke. Aranaren ustez, "EAJ-EA koalizioak kide bakarra izan beharko luke Mahaian, ez bi".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu