Ezker abertzaleak bide politiko hutsen aldeko jarrera hartua duela uste du Mikel Arana EBko koordinatzaileak, eta "apustu" hori "zintzoa" dela. Hala adierazi du gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hala ere, indar politiko horri beste urrats bat egitea falta zaiola erantsi du, ETArekin irmoagoa izatea, eta erakunde armatuari "geratzeko" exijitzeko unea iritsi zaiola.
Zenbait alderdi ezker abertzalearekin izaten ari diren elkarrizketak eztaibaidagai dira azken egunetan, eta ildo horretatik Aranak adierazi du indar politiko guztiek izan beharko lituzteketela harreman horiek: "normala litzateke talde politiko guztiek, baina bereziki gobernu ardurak dituztenek, harremanak eduki ahal izatea sentsibilitate guztiekin, eta, beraz, baita Batasunaren munduarekin ere".
Euskal presoei ematen zaien tratua ere hizpide da azken egunetan, eta Aranak salatu du haiei aplikatzen zaien espetxe politika ez dela legezkoa.
Politika
Aranak uste du ezker abertzalea "zintzo" ari dela
"Bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua" egina duela iritzi dio EBko koordinatzaileak, baina, era berean, ETArekin irmoago izatea falta zaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu