IHESLARIAK

Aranalde eta Zubillagaren aurkako euroaginduei buruzko informazio gehiago eskatu du epaileak

Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar egun ditu elementu berrien pasarazteko. Espainiaratze eskaerak berriz aztertuko dituzte irailaren 10ean.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko uztailaren 16a
16:20
Entzun

Jokin Aranalde eta Aitor Zubillagaren aurkako euroaginduei buruzko informazio gehiago eskatu ditu Paueko epaileak. Espainiaratze eskaerak berriro aztertuko ditu Paueko auzitegiak irailaren 10ean. Erabakia "gutxienekoa" dela dio Amaia Rekarte iheslarien abokatuak.

Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren aurkako bi euroaginduak, haatik, onartu ditu. Espainiaratua izan aitzin, Frantziako lurraldean beharko du bete zigorra.

Iragan asteartean aztertu zituzten Aranalde, Zubillaga eta Beñat Atorrasagasti hiru iheslari politikoen eta Fernandez Iradiren Espainiaratze eskaerak, Pauen. Laurogei bat lagun bildu ziren elkartasuna adieraztera. Paueko Auzitegiak ez du onartu Atorrasagasti iheslari politikoaren aurka Espainiak egindako euroagindu eskaria. Epaileak forma akatsak atzeman ditu euroagindu eskarian, eta ez du onartu.

Euroagindu horien salatzeko, manifestazioa eginen dute larunbatean, Baionan. Errepresioa bukatu, bake prozesua orain lelopean eginen da protesta, 16:00etarik aitzina, Euskaldunen plazatik haste. Dozenaka eragile politiko eta sozialek dute harekin bat egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.