EIPK Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak gogorarazi du bake prozesuan urratsak egiteko bide orri bat proposatu zuela iazko ekainean eta handik egun gutxira atxilotu zutela Aranalde: "Kasu honek argi erakusten digu torturak Euskal Herrian utzi duen eragina, euro aginduak egikaritzea ahalbideratzen duen injustizia. Ordua da euskal iheslarion aurka modu berezian erabiltzen diren neurri juridikoak bertan behera utzi eta alde askotarikoen artean konponbide prozesua egituratzeko".
EIPK-k dei egin die herritarrei eta eragileei, "konponbidearen eta bake justu eta iraunkorra bermatuko duen eszenatoki demokratiko baten alde indarrak biderkatu eta lanean jarraitzeko". Bide horretan "salbuespen neurri bereziak gelditzea, torturapean egindako dosierrak indargabetzea eta euro aginduari bidea ixtea" jarri dute jomugan.