iheslariak

Aranalderen aurkako euroagindua onartu eta Zubillagarena baztertu du Paueko Auzitegiak

Jokin Aranalderen abokatuek helegitea aurkeztuko dute. Aitor Zubillagaren kontrako euroagindu eskaera baztertzeko, forma akatsak argudiatu ditu epaitegiak, 'Kazeta.info' atariak jakinarazi duenez.

Jokin Aranalde eta Patrick Baudouin abokatua. AITOR RENTERIA
2013ko irailaren 24a
16:50
Entzun

Paueko Dei Auzitegiak ez du onartu Aitor Zubillaga euskal iheslariaren kontrako euroagindu eskaera, forma akatsak argudiatuta. Aranalderen kontrako euroagindua, berriz, onartu egin du epaitegiak.

Zubillaga 2008ko euroagindu baten bidez atzeman zuten, baina agindu hori ez du igorri Espainiak. Epaitegiak agindua eskatu zion Espainiako Estatuari, baina frantsesezko itzulpena besterik ez du jaso; hori dela eta, atzera bota du euroagindu eskaera.

ETArentzako militanteak atzematea leporatzen diote Aranalderi Espainiako epaileak igorri duen euroaginduan. Bat Aranalderen alaba da, eta inoiz ez du deklaratu Poliziaren aitzinean; bertze pertsonak aitortu zuen bertze batek sartu zuela erakunde armatuan. Zubillagaren kasuan, banketxe bati molotov koktelak jaurtikitzea eta mehatxuak egitea leporatzen dio Espainiak. Espainiako polizia etxean atxiki zutelarik, ez zioten horren berri eman.

Ekainean atxilotuak

Ekainean atxilotu zituzten biak, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak hilaren 15ean gatazkaren konponbiderako proposamen bat aurkeztu eta egun batzuetara. Hilaren 24an atxilotu zuen Aranalde Frantziako Poliziak, Heletan (Nafarroa Beherea), eta egun berean atzeman zuen Beñat Atorrasagasti, Urruñan (Lapurdi). EIPK-ko mintzaide zen, gainera, Aranalde. Bi egun geroago atzeman zuten Zubillaga, Saran (Lapurdi).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.