Politika

Aranari kargua kentzea "oso normala" dela dio Bizkaiko EAren zuzendaritzak

Sabin Aranari kargua kentzea Bizkaiko EAren Batzarraren %70ak babestu zuela gograrazi du Bizkaiko EAren lehendakari Aitor Garciak, eta zuzendaritza aldaketaren ostean egon den "aldaketa naturalaren" barnean kokatu du. Beraz, esan duenez ez du Aranak hartu duen jarrera ulertzen, eta "interes pertsonalei lehentasuna" ematea egotzi dio.

2004ko uztailaren 22a
16:12
Entzun
Sabin Aranari kargua kentzea "egoera oso normala" dela esan du Garciak eta urtarrilean Bizkaian Zuzendaritza berri bat onartzearen ostean egon den "aldaketa naturalaren" barnean kokatu du erabakia. Hori dela eta, Aranak agertutako jarrera "ulertezina" dela uste du Bizkaiko EAko lehendakariak.

"Bizkaiko EAren zuzendaritzak orain arte zuen gehiengoak baino gehiagok" babestu dute Sabin Aranari kargua kentzea. Bizkaiko EAren Batzarraren %70ak babestu zuen kargu kentzearen erabakia. Batzarra atzo bildu zen Sabin Aranari konfidantza kentzeko eta Julio Artetxeri Bizkaiko Lan eta Formakuntza ahaldun kargua emateko erabakia hartzeko.

Bizkaiko EAren lehendakariak azpimarratu du, erabakia "eztabaida luze eta sakon" baten ostean hartu zutela. Azaldu duenez ez zen egon ezohiko batzarrerako deia egiteko eskaerarik, Aranari kargua kentzeak sortutako krisia amaitzeko sektore kritikoak hartu beharrekotzat jotzen zuen neurria hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.