Euskal Presoak

Aranjuezen borrokaldia egin dute Peña bakartzetik ateratzeko, eta lortu egin dute

Iñaki Peña isolaturik zeukaten Aranjuezeko (Espainia) espetxean. Horren kontra, itxialdia egin dute espetxe horretako euskal presoek, eta espetxearekin akordioa lortu ostean isolamendua amaitu egin da.

2006ko azaroaren 24a
16:41
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, atzo eta gaur egin dituzte itxialdiak Aranjuezeko euskal presoek, Peñaren egoera salatzeko. Borrokaldiaren ostean, espetxearekin akordioa lortu dute, eta Peña isolamendutik atera, eta euskal presoak dauden modulu batera eraman dute.

Bestalde, espetxe horretan bertan gose grebak egiten dituzte astelehen eta astearteetan, Iñaki De Juanaren egoera salatzeko. Bost modulutan daude euskal presoak, eta txandaka egiten dituzte barauak.

Gainera, Askatasunaren esanetan, Langraizen (Araba) dauden euskal presoei hatz markak digitalizatzen saiatu dira, baina presoak ukatu egin dira horretara. Zigortu egin dituzte, eta asteburuan ez dute bisitarik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.