Aranjuezko espetxean, "muturreko egoerak"

2012ko urtarrilaren 31
18:08
Entzun

Aranjuezko (Espainia) kartzelan "isolamenduarekin lotutako muturreko egoerak errepikatzen" ari direla esan du Etxerat elkarteak gaur. "Ostegunean Igarki Robles presoak iskanbila bat izan zuen espetxeko funtzionario batekin. Horregatik Robles isolamenduan sartu, eta lehenengo gradura pasatu dute. Ia egun osoa ziegan pasatzen du".

Haren kideek protesta egin zuten, eta hiru egunetan ezin izan zuten komunikaziorik izan. "Preso politiko guztien ziegak miatu zituzten; inoiz izandako miaketarik gogorrena izan zen".

Etxeraten arabera, Oier Andueza presoak ia urtebete darama isolamenduan Aranjuezen bertan, "arrazoirik gabe". Ondorioz, "horrek sor ditzakeen ondorio guztiak kontutan hartuta, egoera oso larria da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.