Arantza Quirogak eta Mariano Rajoyk bilera egin dute

Azken egunetako gertakariak izan dituzte hizpide PPko EAEko lehendakariak eta Espainiako Gobernuko presidenteak.

2014ko urtarrilaren 15a
17:41
Entzun

Besteak beste, iragan asteazkenean Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurka eginiko operazioaz eta larunbatean Bilbon izandako manifestazioaz jardun dute Arantza Quiroga PPko Euskal Autonomia Erkidegoko presidenteak eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak.

12:30ean egingo du bilera. Bertan, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren politikak "sintonian" egoteko modua bilatuko dute, ezker abertzalearen estrategia "alde batera utzita". Hala ere, bileraren ostean ez da adierazpenik egon.

Urkullu, "zain"

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria Mariano Rajoyren deiaren zain dago bilera egiteko azken sei hilabetekoan gertatu direnaz. "Lasai eseri beharra" azalduko dio bere proposamenez hitz egiteko "memoriaz, biktimez eta espetxe politikaz". Uztailaren 15ean elkartu ziren azkenekoz; harrez gero, ordea, izan du Rajoyrekin idatziz eta telefonoz harremanik, esan duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.