politika

Arantza Zulueta abokatua libre gelditu da, epailearen aurrean deklaratu ondoren

Fiskalak ez du haren aurkako neurri berririk eskatu. Abendutik aske dago, berme.

2011ko martxoaren 15a
17:28
Entzun

Arantza Zulueta abokatua aske gelditu da, goizean Espainiako Auzitegi Nazionalean Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean deklaratu ondoren. Fiskalak ez du haren aurkako neurri berririk eskatu, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez, eta Zulueta etxera bidean da.

Abokatua joan den abenduaren 2an aske geratu zen, 60.000 euroko bermea ordainduta. Zazpi hilabete lehenago atzeman zuten, operazio zabal batean, ETAren mezulari zirela argudiatuta. Grande-Marlaskak beste auzi bat ireki zuen haren aurka, baina epaileak aurreko inputazio berei eutsi die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.