Irudia. Iruñea
ARANTZADI HUSTEAREN AURKA
Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo arratsean Iruñean, udaletxearen aurrean, asteon hirian Arantzadiko baratzeetan obretan hasi direla salatzeko. Hirigintza plan bat du udalak, eta bizilagunek ortuak zeuzkaten lurretan makinak sartu zituzten asteartean, lanei ekiteko. Herritarrek protesta egin dute aste osoan, elkarretaratzeak eginez eta lanak oztopatuz; Udaltzaingoak lau pertsona atxilotu ditu guztira. Poliziaren jarrera ere salatu zuten elkarretaratzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu