Iruñeko udal gobernua

Aranzadik "agintekeriaz" eta "totalitarismoz" jokatzea egotzi dio Asironi

Ezkerra eta Aranzadi Iruñeko gobernutik bota ostean, talde berria aurkeztu du gaur Asironek. Mikel Armendariz izango da herritarren parte hartzerako zinegotzi berria.

Aranzadiko kideak, gaur, prentsaurrekoan. @IONORZAIZ
2018ko uztailaren 5a
07:22
Entzun

Joseba Asiron alkateak atzo kanporatu zituen Aranzadi eta Ezkerra Iruñeko Udal Gobernutik, eta gaur hitz egin du Aranzadik. "Agintekeriaz" eta "totalitarismoz" jokatzea egotzi dio alkateari. "Formak itsusiak izan dira haien aldetik. Harrituta gaude Asironen autoritarismoarekin", esan du Aitor Balbasek.

Laukoaren gobernu Ituna apurtu dutenak EH Bildu eta Geroa Bai izan dira Aranzadiren ustez. "Nork izan du leialtasun falta? EH Bilduk eta Geroa Baik askotan bozkatu dute UPN eta PSNrekin batera".

Aranzadi lauko akordioarekin "konprometituta" dagoela esan du Berrok, baina ez du zehaztasunik eman nahi izan, etorkizuneko kolaborazio formulei buruz: "Asko dugu hausnartzeko eta batzordekideekin kontsultatzeko".

Gobernu berriaren lehen bilera

"Bakoitzak bere lekutik" laukoan lanean jarraitu dezakeela azaldu du Asironek berak ere gaur goizean. Nolanahi ere, "eman diren urratsak" beharrezkoak zirela argudiatu du, eta ohartarazi du ez duela atzera bueltarik.

Gobernu berriaren lehen bilera egin dute gaur. Mikel Armendariz izango da herritarren parte hartzerako zinegotzi berria. Sanferminen atarian arlo guztiek %110 emateko prest egon behar dutela uste du Asironek, eta halaxe egongo direla jakinarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.